Aretoak

01 Otsaila 2013

Ongi etorri Luberrira, Oiartzungo Ikasgune Geologikora. Luberrik Oiartzun haraneko, Oarsoaldeko eta Aiako Harriko ondasun geologiko nahiz paleontologiko oparoak erakutsiko dizkizu, modu atseginez. Horrez gain, Euskal Herriko historia geologikoaren berri emango dizu, azken 1.000 milioi urteetan barrena egingo duzun bidaia zoragarria dela bide.

Luberri Ikasgune Geologikoak bi helburu nagusi dauzka: batetik, goian aipatutako eremuaren ezaugarri geologiko nahiz paleontologikoak aztertu eta zabaltzea, eta bestetik, horiek guztiak euskal geologiaren testuinguruan azaltzea