"EBOLUZIOA, dinosauroetatik hegaztietara"

Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoak bere argitalpen didaktiko berria aurkeztu nahi dizue: EBOLUZIOA, dinosauroetatik hegaztietara. 

 

         Ikasgune geologikoaren azken argitalpena diseinu erakargarri batetan aurkezten da eta batez ere gazteentzako egina dago ondorioz, hizkuntza egoki batetan dago idatzita eta termino sinpleagoak erabili dira. Hasiera batetan zenbait kontzeptu argituko dira, Darwinismoa, Hautespen Naturala eta Eboluzioa adibidez, eta ondoren dinosauroen adar batetaik hegaztiak eratorriko lirateen teoriaren zenbait susmabide esplikatuko dira.

 

         Argitalpen hau eratzearen ideia, Luberriren 10. urteurrena ospatzeko prestatutako erakusketan jaio zen: erakusketaren bixita gidatuetan gai honi buruz ezjakintasun handia zegoela igarri, eta zeozer egitea erabaki zen. Aipatu bezala, azalpenak oso argiak dira eta testuarekin batera ilustrazio eta argazki asko aurkituko dituzue. Era berean , iragana, oraina eta geroaren artean konparaketa bat egiten da.  

        

         Ikasgune geologikoa ireki zenetikan, Luberriren xede nagusia Lurraren Zientzien dibulgazioa izan da, eta nahiz eta jende guztiari zuzendu, gazte eta haurretaz arduratzen da bereziki. Zergatik? Luberriren ustez, oso garrantzitsua delako euren interesa piztea lehen bait lehen gai hauen inguruan eta liburuxka honekin gai oso erakargarri bat aprobetxatu da esparru hau lantzen has daitezen.

 

Gustatuko zaizulekaoan,  

 

Luberri, Oiartzungo Ikasgune Geologikoa.